Virginia Bolten

Virginia Bolten

Bizitza
JaiotzaSan Luis1876ko abendua
Herrialdea Argentina
HeriotzaMontevideo, 1960 (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, sindikalista eta editorea
Mugimenduaanarkofeminismoa
Komunismo libertarioa

Virginia Bolten ( San Luis, 1876ko abenduaren 26a - Montevideo, 1960 ) [1] [2] Argentinako aktibista anarkista, sindikalista eta feminista izan zen, Buenos Aires, Rosario eta Montevideo hirietan ekintzaile ibilbide luzea izan zuena. 1899an Argentinako La Voz de la Mujer egunkari anarkofeministaren Rosarioko edizioa zuzendu zuen, eta Montevideoko La Nueva Senda, Juana Rouco Buelak ezkutatu behar izan zuenean poliziaren jazarpenaren ondorioz. [3] La Protesta Humana egunkari anarkistan erredaktore eta berriemaile aktiboa izan zen. [4] Argentinako Langileen Federazioaren, geroago FORA izango zenaren, ordezkaria eta sustatzailea izan zen. 1910eko hamarkadan Virginia Bolten anarkobatllismora hurbildu zen, José Batlle y Ordóñez Uruguaiko presidentearen (1903-1907 eta 1911-1915) lan legeak onartzen zituen joerara,. [5]

  1. Fabbri, Luce: «Anarquismo y utopías libertarias y autogestionarias en Uruguay», web Acratie webguneko artikulua. Egileak adierazten du 1870 edo 1876ko abenduaren 26an jaio zela, eta 1960an edo 1969an hil zela. Halaber, bikotekidea Manuel Manrique izan zuela esaten du..
  2. Smiles, Lisy (27 de abril de 2014). «El mito y su construcción». La Capital. Rosario.
  3. «Quién fue Virginia Bolten, la feminista en cuyo honor se nombró al nuevo colectivo de actrices». Infobae. 2019ko abuztuaren 1a .
  4. «No god, no boss, no husband. The world's first anarcha-feminist group», Infoshop News webgunea, 2009ko martxoaren 11.
  5. Prieto, Agustina; Fernández Cordero, Laura; Muñoz, Pascual (2013). «Biografías anarquistas. Tras los pasos de Virginia Bolten». Políticas de la Memoria (Buenos Aires: CeDInCI). 2013/2014ko uda (14. zk.): 207-234. or.. ISSN 1668-4885.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search